Babes ofizialeko azken etxeen zozketa gaur egingo dute

Mireia Bikuña 2009ko urriaren 14a

Hain zuzen ere, Ugarkalde auzoko 11. eta 12. zenbakietako 40 etxe, eta San Martin auzoko 9., 10., eta 18. zenbakietako 44 etxe zozketatuko dituzte. Gainera, Ugarkaldeko 11. eta 12. zenbakietan egiten diharduten logela bakarreko zortzi etxeak zozketatuko dituzte.

Azken zozketatan erabili duten Etxebideko zerrenda berbera erabiliko dute. Guztira, 355 izen daude zerrendan. Gainera, babes ofizialeko etxeak banatzeko Udalak egingo duen azken zozketa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak