Partidu orekatuan puntu banaketa

Jasone Zabala 2008ko urriaren 19a

Berdintasun handiko partidua jokatu dute Aloñak eta Beriok, eta hori izan da markagailuak erakutsi duena (2-2). Gol guztiak lehen zatian lortu dituzte. Horrela partidua hasi eta 8. minutan kanpotarrak aurreratu dira. Baina Aloñak erasoan jarraitu du zelaian tokia galdu gabe eta 20. minutuan Ugartek berdinketaren gola egin du. Hiru minutu beranduago baina, Berio berriz ere aurreratu da markagailuan. Lehen zatiaren amaieran, Roberto Idigorasek binako berdinketaren gola lortu du. Bigarren zatia ere antzera joan da, joko aldetik berdintasuna izan da nagusi eraso eta defentsan. Puntu banaketa beraz Azkoagainen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak