Gaur arratsaldean umeendako ekintzak izango dira nagusi: 17:00etan Gorritik emanaldia egingo du animaliekin, eta 18:30ean puzgarriak ipiniko dituzte, aurtengo jaietako berrikuntza. Miren, Agur eta Gorka taldeak egingo du erromeria gaur gauean.
Bihar meza egingo dute 12:00etan. Ondoren, Beltza eta Sakana aizkolariek erakustaldia egingo dute. 16:00etan mus txapelketa jokatuko dute. Jaiak 20:00etan bukatuko dituzte.