Autobus zerbitzua bikoiztu egingo da Amabirjiñaren egunean

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko irailaren 4a

Martitzenean, irailak 9, ordu erdiro egongo da autobusa Oñatitik Arantzazura igotzeko eta Arantzazutik Oñatira jaisteko.

Martitzenean, irailak 9, da Arantzazuko Amabirjiñaren eguna eta autobus zerbitzua bikoiztu egingo dute. Horrela, orduro izan beharrean, ordu erdiro egongo da autobusa Oñatitik Arantzazura joateko edo Arantzazutik Oñatira jaisteko.

  • Oñatitik Arantzazura: lehenengo autobusa, 07:30ean (hortik aurrera ordu erdiro: 08:00etan, 08:30ean, 09:00etan ...)
  • Arantzazutik Oñatira: azken autobusa, 20:00etan (horren aurretik, ordu erdiro: 19:30ean, 19:00etan, 18:30ean ...)

Autobusak ohiko geltokietan jasoko dute jendea: San Lorentzon, Euskadi Etorbidean eta postetxean. Prezioa berdina izango da: 0,60 zentimo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak