Autobus zerbitzu berezia Latzenek Eskoriatzan emango duen kontzerturako

Mireia Bikuña 2008ko urtarrilaren 30a

Otsailaren 9rako iragartzen den zerbitzu berezia bi autobusekin beteko du PESAk. Hain zuzen, 19:30ean eta goizaldeko 03:30era arte, ordu erdian behin irtengo da autobusa Oñatitik Eskoriatzara eta alderantziz. Gaueko autobus zerbitzua erabiltzeagatik 1,5 euro ordaindu behar da bidaia bakoitzarengatik; eta 3 euro joan-etorriko bidaiarengatik. Era berean, autobus zerbitzua eten egingo da gidarien atsedenerako, 23:30etik 01:00etara. Oñatiko Udalak antolatu du zerbitzu hau eta sortzen duen defizita ere beregain hartuko duela adierazi du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak