Auto karabanen bilkura egingo dute asteburuan

Mireia Bikuña 2008ko urtarrilaren 21a

Sorbeltz Auto karabana Erabiltzaileen Euskal Elkarteak, zapatuan, Oñatin egingo duen urteko batzar arruntean 45 auto karabana elkartuko dira. Bada, egubakoitzerako eta domekarako hainbat irteera antolatu ditu.

Batzarra eta bisitak

Zapatuan goizeko bederatzietan bisita gidatua egingo dute Unibertsitatean eta Parrokian; eta , ondoren, kultur etxean bilduko dira urteko batzarra egiteko. Bileran, 2007ko balorazioa egingo dute, eta 2008rako planak azalduko dira: irteerak, kontzentrazioak, bilerak...
Zapatua bukatzeko afaria egingo dute Arantzazuko Goiko Benta jatetxean. Hala, gaua bertan pasako dute; eta domeka goizean Arantzazun egingo dute bisita gidatua, 10:30ean. Frantziskotarrekin bildu ondoren Arrikrutzeko  kobak ikusteko aukera izango dute.

Elkartea

Sorbeltz elkartea duela urte bete sortutako elkartea da. Auto karabana Erabiltzaileen Euskal Elkartearen helburu nagusia auto karabana erabiltzaileen eskubidea bermatzea da. Hartarako, urtean zehar hainbat hitzaldi eta bilera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak