Istripua 07:30ak inguruan gertatu da GI-2630 errepidean, Udanako mendatean. Auto bat errepidetik irten da eta irauli egin da. Ez dago zauriturik. Hala ere, garabia bertan da autoa errepidetik ateratzeko lanetan eta Legazpirako noranzkoa itxita dago. Ez dago auto ilararik baina kontuz gidatzeko eskatu du Ertzaintzak.