Zuhaitz batek auto bat azpian harrapatu du Udanan

Maider Arregi 2010eko urtarrilaren 14a

Azken ordua (11:54): errepidea zabaldu dute. GI- 2630 errepidean, Olabartatik Udanara bidean, bi zuhaitz erori dira. Zuhaitzetako batek bidean zihoan auto bat azpian harrapatu du. 07:15 inguru gertatu da ezbeharra. Zorionez ez du inork minik hartu. Ertzaintza zuhaitzak erretiratzeko lanetan ari da une honetan eta errepidea guztiz itxita dago. Zirkulazioa Deskargatik eta Motxorroko bidegurutzetik bideratzen ari da Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

Istripua OñatinIstripua Oñatin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak