Txantxiku Ikastolak, udako eskolaz kanpoko jardueren artean, 1995ean "Enjoy English" programari hasiera eman zion. Aurtengoa 13. ekitaldia da. Bertan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin osatutako 4 taldek parte hartuko dute. Programa horren helburua ingelesa ikuspegi ludikotik lantzea da. Ingeleseko ikastaro berezi hau eleaniztasun planteamenduaren proiektu osagarri gisa aurkezten da, hainbat jarduerez osatuta dagoena eta urtez urte berritzen dena.