Aurrera doaz Txantxiku Ikastolako eraikin berria egiteko lanak

Txomin Madina Milikua 2008ko abu. 12a, 17:24
Uztaila hasieran ekin zieten lanei, orain arte jolastokia izan den zati batean eraikin berri bat altxatzeko. Ikastolako arduradunen esanetan, azken hamarkadan matrikulazioetan izan duten goranzko bilakaera ikusita, ezinbestekoa izan da eraikin gehigarria hau egitea.

475 metro koadro izango du eraikin berriak. Hiru  solairu izango ditu, bakoitzean bi gelarekin eta solairu bakoitza adin tarte baterako izango da: beheko solairua, zero eta hiru urte bitarteko haurrendako; lehenengo solairua hiru  eta sei urte bitartekoendako eta bigarren eta azken solairua, sei eta 12 urte bitartekoendako.

Material eta modu berritzaileak erabiliko dituzte berau egiteko, izan ere, mekano baten gisara montatuko dute, eta kanpoko partea izango da eraikina eutsiko duena. Horrek, lanak era azkarragoan egitea ahalbideratuko du.

Eraikin berriak, txiki utziko du gaur egun Txantxiku Ikastolak duen jolastokia, eta ondorioz, arduradunak hasi dira ikastolaren inguruetako eremuetan aukera berrien bila.

800000 euro

Guztira 800000 euroko kostua izango dute handitze lanek eta finantzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren inbertsio dekretu batez baliatuko dira. Horretarako baina, azaro ingururako lanik handienak bukatuta egon behar dute. Oñatiko udalak era berean, handitze lanak burutzeko beharrezkoak diren lurren lagapena egingo dio ikastolari datozen 75 urteetarako, eta trukean, 56000 euro ordainduko ditu ikastolak. Txantxiku Ikastolako arduradunen asmoa da urtarrilerako erakin berria erabilgarri egotea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak