Aurora Beltran eta Malenkoniak kontzertua eskainiko dute zapatuan

Maider Arregi 2009ko abuztuaren 31

Irailaren 5ean, zapatuan, Kale Goienan, Aurora Beltranek kontzertua eskainiko du. Taula gainera, Oñatiko Malenkonia taldea ere igoko da bere bigarren diskoa aurkezteko.

Aurora Beltran musikari nafarrak ia ez du aurkezpen beharrik: 80. hamarkadan Belladona sortu zuen, neskaz osatutako taldean. Ondoren, bere anaiarekin, Tahures Zurdos talde arrakastatsua osatu zuen. Ordutik bakarkako ibilbidean dabil buru-belarri.

Malenkonia talde oñatiarrak, berriz, bere bigarren disko aurkeztuko du Atzeko kaleko jaietako taula gainean. Kalitate goreneko pop rocka beraz, irailean Oñatin.


Aurora Beltran
Malenkonia Danbaka lehiaketan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak