Atzeko kaleko zirkulazioa hobeto antolatzeko azterlana egingo dute

Mireia Bikuña 2009ko abe. 3a, 17:12
Atzeko kaleko bizilagunek sarritan egin duten eskaera aintzat hartuta, hango zirkulazioa berrantolatzeko erabakia hartu du Udalak. Oraingoz, baina, Atzeko kaleko zirkulazioaren eta aparkaleku arazoaren gaineko azterlana eskatuko dio LKS Ingeniaria enpresari. Emaitzak ezagutu ondoren eta kalea erabat urbanizatu arte, beharrezkoak diren behin-behineko aldaketak egingo dituzte.

Bizilagunen kexak

Atzeko kaleko bizilagunek eskaera asko zuzendu dituzte udal arduradunengana, guztiak ere kaleko zirkulazioan egunero sortzen diren arazoak konpontzeko eskatuz.
Bizilagunek diote kalearen egoera eskasa dela, eta autoekin arazo asko dituztela: alde batetik, etxe aurrealdean autoak aparkatuta egoten direla diote. Ondorioz, etxetik irteteko arazoak izaten dituzte egunero. Beste alde batetik, espaloi ondoan gaizki aparkatuta dauden autoengatik beste batzuk espaloi gainera igotzen dira, eta horrek arriskua sortzen die etxetik irteten eta kalean ibiltzen direnei.
Udal arduradunek behin eta berriz erantzun die esanez Atzeko kaleko eraberritzea egiten zutenean konponduko zutela arazoa. Dena den, krisia dela eta, eraberritzea egitea ezinezkoa da udal arduradunendako diru baliabiderik ez dutelako. Bestalde, Atzeko kaleko zirkulazioaren antolaketa egiteko kalean bertan eta herriko beste hainbat kaletan aldaketa handiak egin beharko lituzkete. Horregatik guztiagatik oraingoz, behin-behineko aldaketak egingo dituzte LKS enpresak azterlana bukatzen duenean.

Aldaketak kiroldegi aurrean

Bestalde, kiroldegi aurrean dauden zirkulazio arazoak saihestu eta segurtasuna bermatzeko bi aldaketa egingo dituzte. Alde batetik, kiroldegi aurreko oinezkoen pasabidean argiztaturiko seinaleak jarriko dituzte, argi gutxi dago-eta. Beste alde batetik, Txantxiku Ikastola pareko elbarriendako bi aparkalekuak kiroldegi parera pasako dituzte. Ondorioz, toki horietan oztopo-zutoinak jarriko dituzte beharrezkoa denean erreserbatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak