Egitaraua: astelehena eta martitzena
Jaiak martitzenean amaituko dira. Bihen bitartean astelehen arratsaldean umeendako karaokea eta buruhandi eta erraldoiekin kalejira egingo da. 20:00etan, Oñatiko taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.
Martitzenean, hilaren 9an, Arantzazura erromesaldia egingo dute goizeko 7etan. Eguerdian meza nagusia izango da. Arratsaldean buruhandi eta erraldoiekin kalejira egingo dute eta 20:00etan bideo emanaldiak izango dira. Aurtengo Atzeko Kaleko jaiei gaueko 12etan esango diete agur.