Partidu hasieran Oñatiko mutilek izan zuten aukera markagailuan aurretik jartzeko; hain zuzen, Josu Juaristik. Oñatiarrak huts egin zuen; ez, ordea bi minutu geroago Berioko jokalariak.
Atsedenera 2-0 irabazten joan ziren etxekoak. Bigarren zatian oñatiarren hutsak bata bestearen atzetik etorri ziren: hala, beste hiru gol jaso zituzten.
"Jardunaldi hau ahaztu eta hurrengoari begira jarri behar dugu", esan digu Jabi Azpiazu Aloñako presidenteak. Datorren astean berriro ere etxetik kanpo jokatuko du Aloñak.