Gimnasioan margotze lanak egingo dituzte eta hilaren 27ra arte itxita egongo da erabiltzaileendako. Aldiz, saunan berrikuntza lanak egingo dituzte, eta urriaren 6ra arte itxita egongo da. Bestalde, Zubikoan margotze lanak egiten dihardute eta eragozpenak barkatzeko eskatu dute arduradunek.