Astelehenenan zabaltzen da Uarkaldeko etxebizitza tasatuetarako izen-ematea

Mireia Bikuña 2007ko urriaren 13a

Udalak, Lizaur kaleko 5. zenbakian duen bulegoan egingo dute 17 etxe hauek eskuratzeko interesa duten lagunen erregistroa. Izena emateko aldez aurretik txanda eskatu behar da, 943 03 88 38 telefonora deituta.

Hiru talde

Uarkaldeko 17 etxebizitza tasatuak hiru talderen artean zozketatuko dira: bi etxebizitza ezgaitasunen bat edo mugikortasun arazoak dituztenendako gordeko dira; beste bi etxe, hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiendako; eta, gainontzeko 13 etxeak, kupo orokorrean zozketatuko dira. Etxebizitza hauen zozketa abenduan edo urte hasieran egingo da.

Baldintzak

Iraileko osoko bilkuran onartu ziren baldintzetan zehazten den modura, Uarkaldeko 17 etxebizitzen zozketan parte hartzeko, eskatzaileek ezin izango dute inolako etxebizitzarik jabetzan eduki, azkeneko bi urteetan. Halaber, eskatzailea edo bizikidetza unitateko kideetako bat, Oñatin erroldatuta egon behar da azken bi urteetan. Diru sarrerei dagokienez,  2006ko errenta aitorpena aintzakotzat hartuta, eskatzailearen sarrerak 54.615 euro baino txikiagoak direla kontutan hartuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak