Txantxiku ikastolan bihar zabalduko dituzte gelak. Eraikin berriaren inaugurazio ekitaldia aprobetxatuz Haur Hezkuntzako gelak zabalduko dituzte 17:00etan. Eraikin berriko inaugurazioan udal arduradunek, ikastolako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko ordezkariek parte hartuko dute.
Errekalde Herri eskolan zapatuan emango dute eskaintzaren berri, 16:30etik 19:30era. Era berean, eskola barrutik ezagutzeko aukera izango dute gurasoak.
Azkenik, Elkar Hezin otsailaren 3an egingo dute aurkezpena. 18:30etik 20:30era zabalduko dituzte gelak. Era berean, 18:30ean sukaldaritza ikastaroa egingo dute gurasoekin.