Astelehenean dator itzalaldi analogikoa Oñatira

Oihana Elorza Gorostiza 2010eko urtarrilaren 21a

GOITBko seinale analogikoa ez da itzaliko, ordea.

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren mendeko sozietate publikoak, jakinarazio dio data Udalari.

Datorren astelehenean, urtarrrilak 25, Belarretik emititzen duten telebista analogikoak itzali egingo dira.

Itzalaldi analogiko honek, baina, ez du GOITB harrapatuko. GOITBk analogikoan emititzen jarraituko du astelehenetik aurrera ere. GOIENA enpresa etxeko lanak egiten ari da ahalik eta azkarren hasteko digitalean emititzeko, baina esan bezala, astelehenean analogikoan emititzen jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak