Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EAJko Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Egibarrek eta Debagoieneko EAJko zinegotziek eta alkateek agerraldia egin zuten Oñatin atzo. Egibarrek EAJren estrategia azaldu zuen: "PPk eta PSE-EEK gehiengoa lortu ez dezaten ahalegindu behar dugu; bestela, Lopez izango da lehendakari. Botoa ondo aukeratu behar dugu. Astelehena ez da izan behar damutzeko eguna". Gaineratu zuen Ibarretxek baduela krisi egoeratik irteteko modua. "Ziur gaude krisitik irtengo garela", esan zuen.