Astelehen eta martitzenean jolas parkea Zubikoan

Irati Agirreazaldegi 2008ko abe. 29a, 16:12
Gabonetako oporrak aprobetxatuz txikitxoen gozagarri jolas parkea ipini dute Zubikoa kiroldegian.

Kantxa puzgarriz bete dute gaur, eta goiz eta arratsalde gaur ez ezik bihar ere saltoka eta jolasean ibiltzeko aukera izango dute oñatiarrek.

Gaztelu puzgarriak, mahai futbola, txirristak… bada nahikoa aukera umeendako. Gustukoen balea itxurako puzgarria izan duten arren, batean eta bestean saltoka denak probatzeko ilaran zain egon dira neska-mutikoak.

Bien bitartean gurasoak begira eta txikienekin baita jolasean ere. Aukera polita, dudarik gabe denbora librerako eta izan da urte guztian horrelako parkeak ipintzea nahiko lukeela esan digunik ere.

Ur jolasak urtarrilean

Gaur joan ez dena oraindik garaiz dabil parkera jolasera joateko. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:00etara bitartean egongo da zabalik. Bestalde, urtarrilaren 2an eta 3an umeendako ur jokoak izango dira, igerilekuan. 10:00etatik 12:00etara bitartean izango dira jolasok goizean eta 16:00etatik 18:00etara bitartean arratsaldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak