Garagardo Festa Aloñaren Mendi Elkartearen eskutik

Mireia Bikuña 2007ko uztailaren 13a

Uztailaren 21etik 23ra burutuko da Garagardoaren Festa Oñatiko plazan kokatuko den karpa erraldoi batean. Barikuan, arratsaldeko zazpietan hasiko da festa. Bertan, zortzi mota garagardo ezberdin edateko aukera egongo da.

Oñatiko plazan egongo den karpan, jatekoa ere egongo da: bostehun bat lagunek afaltzeko edo bazkaltzeko lekua egongo da. Txerri-ukondoa, oilaskoa eta mota ezberdinetako saltxitxak egongo dira aukeran. Giroa alaitzeko, herriko bertsolari, trikitilari eta hainbat musika talde ibiliko dira karpa barruan.
Halaber, Aloña Mendi Elkartea osatzen duten sail ezberdinetako 150 pertsona ibiliko dira lanean.

Helburuak

Bi helburu nagusi ditu aste bukaerako ospakizunak: Aloña Mendi Elkarteko sail guztiak elkartzea batetik,  eta, urteko aurrekontuei aurre egiteko, sail guztiendako diru-baliabideak lortzea, bestetik.. Hala, irabaziak sail guztien artean banatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak