Hiru ikastetxeetako eskola kiroleko arduradunek egin dituzte taldeak, eta Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako neska-mutikoak nahastu egin dituzte talde ezberdinetan. Gurasoek dute taldeen ardura.
Taldeka eta banaka
Udaberri txapelketan bi motatako kirolak egingo dituzte: taldekoak eta bakarkakoak. Taldeko kirolen artean eskubaloia, saskibaloia, areto futbola eta zortziko futbola landuko dituzte. Bakarkako kiroletan, squasha, tenisa, pilota, badmintona, patinajea eta atletismoa egingo dituzte. Norgehiagokak zapatuetan jokatuko dituzte kiroldegian eta Azkoagainen 09:30etik 11:30era arte.
Udaberri Txapelketako bukaera jaia eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 20an egingo dute kiroldegiko kantxan.