Aspaldiko partez Aloñak etxekoen aurrean garaipena lortu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko apirilaren 5a

Aspaldiko partez etxean irabazi du Aloñak. Azkenekoz, otsailaren 7an irabazi zuen –Mondraren aurka 3-2–, eta otsailaren 14an berdindu egin zuen Anaitasunarekin –1-1–. Oñatiarrek bolada txarrari joan zen astean eman zioten amaiera Hondarribiari irabazita; baina, etxean irabaztea falta zitzaien.

Hasieratik egin dira baloiaren jabetzarekin etxeko mutilak. 24. minutuan, korner jaurtiketa batean Mikel Palaciosek lehenengo gola egin du.
Aldagelatik bueltan jokoak norabide bera izan du. Etxeko taldea nagusi izan da eta hori markagailuan nabaritu egin da. Beste bi gol egin dituzte oñatiarrek. Golegilea Asier Ugarte izan da: 61. minutuan eta 87. minutuan. Aloñak 47 puntu ditu eta seigarren postuan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak