Askotariko ikastaroak egingo dituzte KZgunean

Mireia Bikuña 2010eko urtarrilaren 18a

Izena emateko 943 08 16 34 telefonora dei daiteke, edo tutor.onati@kzgunea.net helbidera mezua idatz daiteke.

Urtarrilean zehar askotariko ikastaro eta tailerrak egingo dituzte kultura etxeko KZgunean. Oinarrizko Interneta eta E-administrazioa delako ikastaroa hilaren 18tik 29ra egingo dute gazteleraz. Egun bakarreko ikastaroak ere badituzte; besteak beste, Wikipedia, hilaren 20an; Picnik: editatu argazkia, hilaren 21ean; Facebook sare soziala, hilaren 22an; Posta elektronikoa, hilaren 26an; eta, Google sites, hilaren 29an. KZgunea zabaliko dago astelehenetik eguaboitzera 09:30etik 13:00etara, eta 16:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak