Asis Sarea aurkeztu zuten atzo Oñatin

Mireia Bikuña 2009ko mar. 13a, 11:52
Asis Sareak aurkezpen ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Bidaurretako frantziskotarren komentuan. Besteak beste, Asis Sarearen gaineko informazioa eman zuen Jose Migel Dorronsoro frantziskotarrak. Esan zuen "eguneroko bizimoduan espiritualtasun frantziskotarra ezagutu, partekatu edo bultzatu nahi duen laikoen sare irekia" dela, eta aurrerantzean hil bakoitzeko azken eguenean otoitzaldia egingo dutela Bidaurretako elizan, 19:30ean.

Euskal Herriko hainbat herritan biltzen dira otoitz egiteko. "Orain arte, hemendik gertuen Donostian eta Elgoibarrek egiten zituzten otoitzaldiak, aurrerantzean debagoiendar guztiak Oñatira etor daitezke", esan zuen aurkezpenean.

Izena emateko aukerak

Asis Sareari buruzko informazioa ematerakoan parte hartzaileekin zer partekatu nahi duten azaldu zuten: "Alde batetik gizakiok gure alderdi espirituala berreskuratu behar dugula uste dugu, eta beste alde batetik, espiritualtasun frantziskotarrak ekarpen garrantzitsuak egin ditzakeela uste dugu".
Asis Sarea urriaren 25ean sortu zuten Arantzazun, eta gertutik ezagutu gura dutenei deia egin zieten. Parte-hartzaileek, ezinbestean, helbide elektronikoren baten bidez konektatuta egon beharko dute. Izena eman nahi dutenek, bi aukera dituzte: 646 21 48 96 telefonora deitu dezakete edo asissarea@aranatzazu.org helbidera mezua bidali dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak