Asier Castroren eta Raul Estebanen argazkiak, nagusi

Mireia Bikuña 2007ko abenduaren 15a

Ultimos reflejos eta Nos lo devuelve izeneko argazkiek irabazi dute Aloña Mendik deitutako laugarren Mendia eta Natura lehiaketa. Guztira, 184 argazki aurkeztu ziren lehiaketara.

Zazpi sari

Guztira zazpi sari banatu zituen Aloña Mendi mendi sailak egubakoitzean egindako sari banaketa ekitaldian. Mendia eta Natura atalean, bigarren saria, Juan Jose Lopez bergararrak irabazi zuen, Weissmeis izeneko argazkiarekin; eta hirugarren saria, Joan Maria Llavorik, Basoilo handia lanarekin. Salaketa atalean, Berangoko Javier Pedro Fernandez, Huida argazkiarekin, eta Adolfo Vazquez errenteriarra Sangrante izeneko lanarekin sailkatu ziren, bigarren eta hirugarren tokietan, hurrenez hurren. Azkeneko saria, alpinismoko argazki onenaren saria alegia, Iker Laskurain oñatiarrak eroan zuen, Mendiko izotzetan izeneko argazki batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak