Asentzioko auzo elkartea inauguratuko dute domekan

Mireia Bikuña 2008ko api. 29a, 15:01
12:00etan parrokiako abesbatzak abestuko duen mezaren ondoren bedeinkatuko du Murgia auzoko elkartea Sabino Zuazabeitia parrokoak. Ondoren, trikitilariek alaituta, luntxa egongo da ospakizunera hurbiltzen diren guztiendako. Gainera, egun horretan, auzoko ermita Murgialdaitik egun dagoen tokira ekarri zutela 100 urte beteko dira.

Lehen harria, 2007an

2003ko irailean hasi ziren Murgia auzoko bizilagunak elkartea egiteko proiektuarekin: "Auzotarrak elizan biltzen ginen, eta lokal baten beharra zegoela ikusi genuen. Horregatik guztiagatik, elkarte bat eraikitzeko behar genuen informazioa eskatu genuen, eta lanean hasi ginen", azaldu digu Murgiako auzo alkate Estanis Usandizagak. Lehen harria 2007ko uztailean jarri zuten. Auzoko bizilagun gehienak hasi ziren buru-belarri lanak egiten: "Ahal izan dugun guztia auzo-lanean egin dugu; besteak beste, elkartearen aurrealdea txukundu, gutxituendako bidea egin, eraikina suteetarako prestatu, paretak berritu eta iturri ondoa txukundu", esan digu Murgia auzoko alkate Estanis Usandizagak.
Bestalde, martxoaren 16an jaso zuten 62 bazkideek elkarteko giltza. Bilera hartan, elkarteko estatutuak eta zuzendaritza batzordeko zortzi kide aukeratu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak