Artxibozain lanpostuko izenematea bihar itxiko dute

Mireia Bikuña 2009ko mar. 12a, 13:45
Artxibozain teknikari lanpostua betetzeko prozesura aurkeztu gura dutenek bihar baino lehen eman dezakete izena udal bulegoetan. Artxibozain diplomatura edo pareko tituluren bat duten guztiak aurkez daitezke deialdira. Gainera, laugarren hizkuntza-eskakizuna gaindituta dutela egiaztatu beharko dute. Informazio gehiago www.oinati.net wegunean.

Lanpostua eskuratzen duen pertsonak izango dituen betebeharren artean daude, besteak beste, udal artxibategiko dokumentazioa jaso, antolatu, zaindu eta zabaldu; webguneko dokumentazioaren edukia antolatu; webmaster lanak egin; udal langileen eta herritarren kontsultei erantzun;  artxibategiko txosten administratiboak egin;  erakusketa publikoetarako artxiboko materiala prestatu; eta urteko txostena egin.

Esperientzia baloratuko dute

Hautagai egokiena aukeratzeko lau azterketa egingo dituzte. Lehenengo bi azterketak idatzizkoak izango dira. Hirugarrenean lanpostuarekin zerikusia duten galderei erantzun beharko diete. Laugarrenean hainbat proba praktiko egin beharko dituzte,  eta horietako bat elkarrizketa izan daiteke. Azken proban, laugarren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketak egingo dituzte.
Azken puntuaketa egiteko, hautagaiek duten esperientzia, formazioa eta ikasketak baloratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak