Arrikrutzi buruzko erakusketa Donostian

Usoa Agirre 2009ko urr. 5a, 12:23
Espainiako Koba Turistikoen Elkarteak (ICTE) erakusketa zabaldu zuen egubakoitzean Donostiako Garbera merkataritzagunearen sarreran, urriaren 12ra arte. Estatuko hainbat kobaren gaineko informazio eta argazkiak bildu dituzte; tartean, Oñatiko Arrikrutz kobaren informazioa jaso dute. Guztira, 16 modulu jarri dituzte –koba bakoitzeko bat– eta kobaren gaineko informazio eta argazkiak daude.

Arrikrutzekoarekin batera, Kantabria, Huelva, Palentzia, Burgos, Leon, Valentzia, Alacant, Castello, Bizkaia, Malaga eta Nafarroako kobak bildu dituzte. ICTEren helburua Espainiako Estatuko kobak ezagutzera ematea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak