"Frantziako kobetan aspaldi egiten dituzte halako promozioak, eta gurera ekartzea erabaki dugu", dio Garapen eta Turismo Agentziako Ikerne Altubek. "Alde batetik, Oñatira datozen turistak saritu gura ditugu; eta beste alde batetik, neguko hilabeteak indartu gura ditugu, urtarrilean, otsailean eta martxoan turista gutxiago ibiltzen da-eta. Ea bada bonoekin lortzen dugun...". Arrikrutz zabalik dago astelehetik egubakoitzera 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara; zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara; eta domekatan 11:00etatik 14:00etara.