Arrikrutzeko interpretazio gunea martitzenean zabalduko dute

Jon Berezibar 2010eko urriaren 21a

Kobei atxikita joango den gunea berrian, besteak beste, egongo da aukera kareharria eta paisaia karstikoa zelan eratzen den ikasteko, gai paleontologikoak ezagutzeko eta 120 milioi urtetik gaur egunera arteko bidaia didaktikoa egiteko. Koben bisitaldiaren osagarria izango da interpretazio gunea.

Bisitariei "koben munduan guztiz murgildu eta esperientzia berria bizitzeko aukera" zabaldu gura diete proiektu berriarekin Arrikrutz-Oñati kobetan. Martitzenean, hilak 26, inauguratu eta ordutik aurrera zabalik egongo da gune berria, 2007an zabaldu zituzten koben 53 galerien osagarri.

Interpretazio guneak koben kokapena, kareharriaren eraketa eta bilakaera, paisaia karstikoa, Oñatiko espeleologiaren historia, paleontologia gaiak eta 120 milioi urte atzerako kronograma erakutsiko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak