Arrikrutz barrutik ezagutzeko irteera zapatuan

Mireia Bikuña 2010eko maiatzaren 26a

'Arrikrutz barne-barnetik' ibilaldia egingo dute zapatuan. Bisita berezia Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe konplexu karstikoa ezagutzeko. Hiruzpalau orduko bisita egingo dute, eta interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena 943 08 20 00 telefonoan. Bisitara doazenei material erosoa, katiuskak eta frontala eroatea aholkatzen diete antolatzaileek

Bisita berezi horretan Marcel Lopurben galeria bisitatzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, Arrikrutzeko eszentrika ere ikus ahalko dute.

Hurrengo bisitak egingo dituzte ekainaren 19an, uztailaren 17an eta 31n, abuztuaren 14an eta 28an, irailaren 19an eta urriaren 16an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak