Baldintzak
• Marrazkia 2 koloretan izan behar da gehienez.
• "XXV. Arrasate-Oñati lasterketa" eta "Jantzi kirola euskaraz" leloa gehituko zaio marrazki aukeratuari.
• Lehiaketa honetan Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete, adina kontuan izan gabe.
• Inoiz saritu gabeko lanak aurkez daitezke bakarrik.
• Lanak formatu digitalean aurkeztea hobetsiko da.
• Lan guztiak lelo batekin sinatuko dira. Honekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, azalean lelo bera eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila -izanez gero- aipatuz.
• Aurkeztutako lanen kalitatea egokia ez bada, saririk ez banatzea erabaki dezakete antolatzaileek.
• Lanak guztiak helbide honetara bidali edo bertan entregatu beharko dira 2007ko apirilaren 15a baino lehen:
Laixan euskara elkartea
"Arrasate-Oñati lasterketako kamiseta"
Bidebarrieta 18, behea
OÑATI 20560
• Epe horren ondoren jasotako lanik ez da onartuko.
• Saritutako lanak Laixanen eskutan geratuko dira eta beste guztiak epaimahaiaren erabakia jakitera eman eta ondorengo 2 hilabeteen barruan jaso ahal izango dituzte egileek.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak aipatutako oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak onartzea suposatzen du.
Saria
• Lehiaketa irabazten duenak 150 euro jasoko ditu.
Antolatzailea eta epaimahaia
Laixan euskara elkartea eta Arrasate-Oñati lasterketako lan taldea.