Arrantza txapelketa jokatuko dute zapatuan

Mireia Bikuña 2010eko uztailaren 5a

Interesatuek izena eman dezakete Pago Uso Elkartean edo Alzu ehiza eta arrantza dendan. Parte-hartzaileek federatu txartela eguneratuta izan beharko dute. Federatu txartelik ez dutenek egunean bertan egin ahalko dute: 15 urtetik beherakoek bost euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, 15 euro.

Sariak eta hamarretakoa

Arrantza txapelketa Arantzazu errekan egingo dute, Torreauzon. 09:00etan hasiko dute eta 12:00etan itxiko dute kontrola. Denbora horretan amuarrain gehien harrapatzen duenak irabaziko du txapelketa. Berdinketaren kasuan, amuarrainen pisua hartuko dute kontuan.
Bukaeran, sariak banatu eta hamarretakoa egingo dute  Torreauzon bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak