Arrano elkartearen 25. urteurrena ospatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko uztailaren 20a

Oñatiko Arrano elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten zapatuan. Eguna trikipoteo herrikoi batekin hasi zuten, Arranon bertan. Gero, bazkaria egin zuten Arrano elkartearen aurrealdean. Guztira, 70 lagun inguru bildu ziren bazkaritarako. Eguraldia lagun zutela, giro ezin hobean bazkaldu zuten. Bazkalostean bertsolariak eta trikitilariak aritu ziren. Gogoratu, astelehenean, hilaren 21ean luntxa egongo dela Arrano elkartean. Gainera, urtean zehar, hainbat hitzaldi eta ekitaldi antolatuko dituzte; besteak beste, Markel Irizarrekin ziklismoaren gainean berbaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak