Arrano Eguna ospatu dute gaur Arrano-Aitzen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko otsailaren 21a

Arrano Elkarteak antolatuta, Oñatiko Ezker Abertzaleak Arrano Eguna ospatu du gaur goizean Arrano-Aitzen. Ospakizuna aprobetxatu dute irakurketa politiko txiki bat egin eta datozen erronken berri emateko. Oñatiko Bertso Eskolako kide batek bi bertso bota ditu ospakizuna hasteko; ondoren, preso, iheslari eta bidean eroritakoei omenaldia egin dieta aurreskua dantzatuz; eta, amaitzeko eusko gudariak abestu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak