Arkitekto tekniko lanposturako izenematea zabalik dago

Mireia Bikuña 2008ko apirilaren 29a

Deialdia Estatuko Aldizkarian apirilaren 23an kaleratu ondoren, dokumentazioa eta curriculumak aurkez daitezke maiatzaren 14a baino lehen. Lanpostura aurkeztu ahal izateko hiru baldintza bete behar dituzte: 16 urte beteta izatea, arkitekto teknikoa edo aparejadore titulua izatea, eta laugarren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Baldintzak eta frogak

Oposaketa-lehiaketa sistema erabiliko dute lanpostua betetzeko. Arkitekto tekniko lanpostua eskuratzen duenaren ardurak izango dira, azpiegituren eta zerbitzu bulego teknikoa kudeatu, bide-azpiegiturekin zerikusia duten jardunak koordinatu eta zuzendu, ekimen-programak egin, eta kontratatutako obra eta azpiegituren kalitatea zaindu, besteak beste.
Oposaketa-lehiaketa bidez egingo den azterketaldiak bost ariketa izango ditu. Lehenengo hiru frogak idatziz garatu beharreko ariketa teorikoak eta baztertzaileak izango dira.
Laugarren proba praktikoa eta baztertzailea izango da. Hain zuzen, hainbat ariketa egin beharko dituzte lanpostuaren eskakizun teknikoetara nola egokitzen diren neurtzeko.
Azken ariketa euskarari dagokiona izango da. Laugarren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez dutenek egin beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak