Txandako dendariek eta herriko beste hainbat komertziok erakusleihoetako argiak itzaliko dituzte asteburuan. Arrasateko Zabaleta gunean, Eroski ondoan, egin gura duten merkatal zentro handiaren aurka protestatzeko egingo dute hori. Zapatuan eta domekan erakusleihoetako argiak itzaliko dituzte, beraz, herriko hainbat negoziok:
- Abenduak 23, zapatua: dendak itxi ostean
- Abenduak 24, domeka: egun osoan