Bidebarrieta kaleko lokalean pilatu zaien materiala tarteko, urtarrilaren 10era arte ez dute material gehiago jasoko. Halaber, lokalaren aurrean dagoen edukiontzi zuria ere itxi egingo da.
19. kontainerra
Elkartasun Taldeak etenaldia aprobetxatuko du, urtarrilean, Argentinara bildaliko duen 19. kontainerra gertatzeko. Une honetan, Argentinara bidaliko duten materiala etiketatu eta paleak plastikoekin biltzen dabiltza. Hortaz, atzerapenik ez badago, Argentinarako 19. kontainerra, urtarrilaren 10ean irtengo da Bilboko portutik. Orduan hasiko dira berriro ere materiala jasotzen.