GKE bezala eratzeak ez du aldaketarik ekarriko taldeko lanean, baina erakunde publikoen laguntzarekin proiektu potoloagoak egin ahalko dituzte. "Jose C. Paz hirian 300 bate neska-mutikoei jaten ematen dien San Jose Providente fundazioa dago. Haren barruan Nazaret izeneko proiektua bultzatu nahi dugu. Besteak beste, haurrendako formazio tailerrak eta kirol azpegiturak egingo ditugu. Gainera, elbarriendako egoitza egin nahi dugu", azaldu digu Urteagak.
22 edukiontzi
Argentinako Elkartasun taldea 2002. urtean sortu zen. Helburu nagusia Oñatirekin anaituta zegoen Jose C. Paz hiriko behartsuen alde lan egitea zen. Urte hauetan 22 edukiontzi bidali dituzte Argentinara; besteak beste, liburuak, arropak, oinetakoak, jostailuak eta josteko makinak bidali dituzte. Bestalde, hainbat proiektu jarri dituzte martxan: ile-apaindegiak, aroztegiak, behartsuendako jantokiak eta josteko tailerrak.