Argazki onenak sarituko ditu Aloña Mendik egubakoitzean

Mireia Bikuña 2009ko abe. 16a, 14:10
Mendia eta natura VI. argazki lehiaketako sari banaketa kultura etxean egingo dute 19:00etan. Ekitaldian parte hartuko dute mendi taldekoak eta saridunak; besteak beste, lehen saria irabazi duten Julian Gil legazpiarra eta Iokin Astigarraga oñatiarra. Gilen 'Hielo' argazkia izan da onena mendia eta natura atalean; eta Astigarragaren 'Zergatik ez aske?' erretratua salaketa atalean.

Abenduaren 9an jakinarazi zuten epaimahaiko kide Jose Agustin Gurrutxaga, Benito Cantero eta Josu Garai argazkilariek lehiaketako irabazleak nortzuk ziren. Mendia eta natura atalean 111 argazki jaso dituzte. Bigarren saria Ricardo Gartzia bergararraren Halcon argazkiak irabazi du, eta hirugarren saria Legazpiko Errikarte Agirreren Etna erretratuak. Bestalde, atal honetan herriko argazkilariek aurkeztutako lan onenaren saria Andoni Camposek eroan du Austria I argazkiarekin.

Salaketa atalekoak

Salaketa atalean 44 erretratu lehiatu dira, eta bigarren saria   mendia eta natura ataleko iazko irabazle Luis Francisco Llavorik egindako Kurpila argazkiarendako izan da. Aldiz, hirugarren saria Javier Pedro Fernandez bergarrararen Niños callejeros erretratuarendako izan da.
Bestalde, Andoni Camposen Yesa II delako argazkiak jasoko du atal honetako herriko argazki onenaren saria. Azkenik, alpinismoko argazki onena Bergarako Juan Jose Lopezek irabazi du Neila izeneko erretratuarekin.

Profesionalen antzera

Aloña Mendi elkarteko mendi taldekoak pozik dauden lehiaketak izan duen erantzunarekin: "Guztira, 43 argazkilariren 155 argazki jaso ditugu: 111 mendia eta natura atalerako, eta 44 denuntzia atalerako. Argazki batzuen maila ikaragarria izan da. Parte-hartzaile batzuek ia profesionalak direla erakutsi dute". Urtez urte argazki kopurua mantendu egin da.

Erakusketa zabalduko dute

Gaurko sari banaketa ekitaldia bukatu ondoren, lehiaketako irabazleekin eta argazki onenekin erakusketa zabalduko dute, urtarrilaren 3ra arte. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai egunero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak