Argazki lehiaketa egingo dute Korpus bezperako lasterketaren inguruan

Mireia Bikuña 2008ko api. 16a, 12:20
Nazioarteko VI. Herri Lasterketa maiatzaren 24an jokatuko da, eta, dagoeneko, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak egin du lehiaketan parte hartu gura dutenek izena lasterketa egunean bertan eman beharko dute gaztelekuan, 18:00ak baino lehen. Ondoren, lasterketak dituen hamar kilometroetan nahi beste argazki egingo dituzte. Guztira, 600 euro banatuko dituzte saritan.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez lau argazki aurkez ditzake. Lanak CD edo DVD euskarrian entregatu behar dira Antxintxiketan Elkartean, edo Gipuzkoako Argazkilari Elkartean, ekainaren 14a baino lehen.
Bestalde, leihaketara aurkezten den argazki bakoitzeko bi artxibo entregatu behar dira: bat bereizmen baxukoa, eta jpg formatuan, eta, bestea, bereizmen altukoa, tif edo jpg formatuetan.
Argazkilaritzan adituak diren lagunez osatutako epaimahaiak erabakia ekainaren 25ean emango du. Lehiaketara aurkeztutako lanekin egingo de erakusketa zabaltzen den egunean, hau da, uztailaren 4an egingo dute  sari banaketa ekitaldia.
Informazio gehiago gura duenak arrekorta@euskalnet.net helbidera idatz dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak