Argazki lehiaketa deitu du gaztelekuak

Mireia Bikuña 2008ko ira. 16a, 12:56
Batetik bestera izeneko argazki lehiaketa deitu dute gaztelekuko arduradunek. Hain justu ere, 12-18 urte arteko nerabeendako lehiaketa deitu dute.

Lehiaketan parte hartu gura dutenek, gehienez hiru argazki aurkez ditzakete. Argazkiak paperean edo CD euskarrian aurkez daitezke. Gainera, argazki bakoitza azalpenarekin entregatu behar dute, eta argazkia egin zeneko data zehaztu beharko dute. Guzti hori ezizena daraman kartazal batean sartu, eta barruan norbere datuak jarrita, gaztelekuko Gazte Informazio Puntuan entregatu beharko dituzte, hilaren 26a baino lehen.

Erakusketa egingo dute

Epea bukatu ondoren, argazki onenak gaztelekuko kuboan egingo duten erakusketa jarriko dituzte, eta erakusketa ikustera joaten direnek erabakiko dituzte lehiaketako irabazleak. Hau da, ikusleek gustukoen duten bi argazkien aldeko botoak emango dituzte. Ondoren, boto gehien jasotako bi argazkien egileei sariak banatuko zaizkie. Hain justu ere, 150 euro irabazlearendako, eta 100 euro bigarrenarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak