Argazki lehiaketa deitu du Aloña Mendi mendi taldeak bosgarren urtez

Mireia Bikuña 2008ko urr. 22a, 12:41
Lanak aurkezteko epea azaroaren 28an bukatuko da. Oñatiko V. Mendia eta Natura argazki lehiaketa aurkezten dituzten argazkiak bi kategoriatan banatuko dituzte gaiaren arabera; alde batetik, mendia eta natura kategorian, alpinismoa, eskalada, mendi paisaia edo naturarekin zerikusia duten argazkiak bilduko dituzte. Beste alde batetik, salaketa atalean ingurumenari egindako erasoen gaineko argazkiak jasoko dituzte.

Tamaina librean

Argazkiak tamaina librean, baina 40x50 zentimetroko euskarri bertikalean aurkeztu beharko dituzte. Gainera, atzealdean gaia (mendia eta natura edo salaketa) eta argazkiaren izena jarri beharko dute. Guzti horrekin lehiaketan parte hartzeko inprimakia beteta eroan beharko dute Aloña Mendik Atzeko kalean duen egoitzara. Lehiaketan 18 urtetik gorakoek parte hartu dezakate.

Zortzi sari banatuko dituzte

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez sari bat jasoko duen arren, guztira zortzi sari banatuko dituzte: kategoria bakoitzeko hiru onenendako 300, 150 eta 100 euroko sariak; 100 euroko erosketa-txartela herriko argazki onenarendako, eta 100 euro alpinismoko argazki onendarendako.
Epaiamahaia argazkigintza arloko adituek osatuko dute eta abenduaren 10ean emango dute euren epaia. Abenduaren 19an, 19:00etan, sari banaketa ekitaldia egingo dute kultura etxeko erakusketa gelan. Gainera, lehiaketara aurkeztutako lan batzuekin erakusketa egingo dute abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra arte. Urtarrilean zehar lehiaketan parte hartutako argazki guztiak postaz bueltatuko zaizkie egileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak