Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken ordua (19:00): sutea itzali dute eta bidea zabalik dago. Zubillagako suhiltzaileak lanean dihardute, 13:45ean Araotz inguruan hasi den sutea itzaltzeko asmoz. Sugarrak GI-3592 errepidera heltzekotan zeudenez, errepidea itxi egin dute. Sastrakak eta zuhaitz batzuk erre dira. Sutea dagoen tokian daude suhiltzaileak, Ertzainak eta Oñatiko udaltzaingoko ordezkariak.