Arantzazura joateko autobusak domekero egongo dira 2008an

Maider Arregi 2007ko azaroaren 28a

Oñatiko Udalak antolatuta, 2007ko abenduan eta 2008ko urtarriletik aurrera ere, domekero autobus zerbitzua egongo da Arantzazuko Santutegira joateko. Hala, abenduko zubiari begira, domekan, abenduaren 9an, izango da autobus zerbitzua.


Oñatin hiru geltoki egongo dira, San Lorentzon, Abenidan eta postetxe parean. Handik zuzenean Arantzazuko Santutegira joango da autobusa. Bueltarako geltokiak ere berdinak izango dira. Txartel bakoitzaren prezioa 0,50 eurokoa izango da ibilbide eta pertsonako.

Ordutegia

Oñatitik Arantzazura orduro egongo da autobusa, 07:30etik 19:30era. Arantzazutik Oñatira, berriz, 08:00etatik 20:00etara bitartean orduro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak