Oskar Epelde kazetaria Kinshasan zegoen ikerketa bat egiten; hasieran, ez zegoen dokumental bat egiteko asmoz, baina bai hainbat elkarrizketa egiten, "jakinminarengatik-edo", egileek dioten moduan.
Bueltan, Jonan Fernandezek deitu zien, Baketik-en izenean, jardunaldiotarako zerbait egiteko eskatuz, eta hala egin zuten filma berak eta Ayok.
Benetako istorio bat
Dokumentalean, benetako istorio bat gogoratzen da: hain zuzen, Kongoko bi meatzarik diamante trafikatzaile zuri batek diamante handi bat ordain diezaten egiten duten borroka. Hori 1998an hasi zen, Kongo gerran zegoenean. Hala, Kongoko egoera ere kontatzen da.