Arantzazuko saneamendu proiektua, enkantera

Goiena 2010ko ira. 3a, 15:39

Asteon atera dute enkantera Arantzazuko saneamendua Oñatikoarekin lotzeko proiektua. Auzoan baina, ez daude denak gustura. Auzo alkateak azaldu digunez, proiektu honen barruan santutegi inguruko etxeak bakarrik sartzen dira, eta kanpoan geratzen dira gainerako baserriak.

Milioi t'erdi euroko aurrekontua izango du Arantzazuko saneamendu sarea Oñatikoarekin batzeko proiektuak, eta asteon atera du lehiaketara Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Proiektu honen arabera, saneamenduko 5,3 km-ko hodi bat jarriko da, eta barruan sartzen ditu frantziskotar santutegian aurreikusita dauden hodi nagusia eta bi adarrak. Hodia errepidean lurperatuta joango da. Orobat, ponpaketarako bi instalazio ere izango ditu bata Arantzazun eta bestea Urtiagainen. Eta hemen bertan, Urtiagainen egingo du bat Oñatiko saneamenduarekin. 

"Auzoko baserriak baztertuta"

Javier Arregi Arantzazuko auzo alkatea baina, ez dago konforme proiektu honekin. Bere esanetan, auzoko baserriak baztertuta geratu dira, ez dira-eta proiektuan sartu. Uste du, aurrekontu berdinarekin, auzotar denak baren hartuko dituen proiektu bat egiteko aukera dagoela.

Sei hilabeteko lanak

Aurtengo azken hiruhilekoan hasiko dira lanak, eta berauek gauzatzeko epea sei hilabetekoa izango da.jendearengan eragin gehien izango duten lanak neguko hilabeteetan egingo dituzte, bixitari gutxien joaten firen hilabeteak direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak