Arantzazuko plazan aparkatzea araututa egongo da aurrerantzean

Leire Kortabarria 2009ko eka. 11a, 14:34
Arantzazuko aparkalekua berrantolatzeko obrak egiten dabiltza, eta, horrekin batera, aparkalekua arautzea erabaki dute: domeketan eta jaiegunetan, 10:30 baino lehen Arantzazuko plaza nagusian aparkatzea debekatuta egongo da. Ordura arte, sarrerara ailegatu aurretik seinaleztatuta dauden hiru aparkalekuak erabil daitezke.

"Hartutako neurriaren xedea da nagusiei eta mugikortasun zailtasunak dituztenei puntako orduetan Arantzazura iristeko erraztasunak ematea da", diote arduradunek. Gogorarazten dute hori lortzeko jendearen "laguntza ezinbestekoa" dela, eta garraio publikoa ere badagoela: domeketan, 08:00etatik 20:00ak arte, Oñatitik autobusa dago, ordu oro.
Debekuaren berri emateko seinaleak jartzen ziharduten langileok egunotan, eta debekatutako lekuan aparkatzen dutenei oharra utziko diete.

Aparkalekua, "lasaiago"

Egunotan aurrera doaz aparkaleku osoa berrantolatzeko lanak, Foru Aldundiaren eskutik. Aparkaleku kopurua txikiagoa izango da, baina aparkatzea eta, oro har, handik mugitzea erraztu gura izan da. Iñaki Beristain frantziskotarrak dioenez, "askoz lasaiago dago plaza; lehen, aparkalekuak oso juxtu zeuden". Orain, erdiko aparkaleku multzoa bi lerrokoa da, eta ez laukoa, lehen bezala.

Horrez gain, autobusekin arazoak sortzen ziren batzuetan, haiendako bidea estuegia zelako, eta gainerako ibilgailuek ere leku arazoak zituztelako; orain, autobusendako pasabidea zabaldu egin da. Bestalde, gutxitasunak dituztenendako egokitutako aparkaleku gehiago dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak