Arantzazuko autobusaren ordutegia murriztu egingo dute domekatik aurrera

Mireia Bikuña 2009ko urriaren 27a

Aldaketen arabera, Oñatiko lehen autobusa 08:30ean abiatuko da Arantzazura –orain arte baino ordubete beranduago–. Goizeko azken autobusa 14:00etan irtengo da Arantzazutik. 17:30era arte ez dute zerbitzurik emango. Azkeneko autobusak 18:30ean eta 19:00etan irtengo dira Oñatitik eta Arantzazutik, hurrenez hurren.

3.000 erabiltzaile

Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak 2007an jarri zuen martxan Oñati-Arantzazu autobus zerbitzua. Ordutik erabiltzaile kopuruak gora egin du. 2009ko urtarriletik abuztura arte 3.000 bidaiarik erabili dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak